61. Ataun San Martin proba jokatu dute
Unax Errasti izan da irabazlea, bigarrena Jon Conejero eta hirugarrena Alejandro Del Cid Martin.
Unax Errastin helmuga zeharkatzen. Beroak markatutako eguna izan da gaurkoa Euskal Herri osoan. Zenbait kirol jarduera bertan behera utzi dituzten arren, Ataunen elite eta 23 urtez azpikoen 61. Ataun San Martin proba jokatu dute, Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izan dena.
Lasterketako irabazlea Unax Errasti Urteaga (Equipo Finisher/Kern Pharma) izan da, 03:01:07ko denborarekin. Oso alde txikiarekin helmugaratu da bigarren postuan Jon Conejero Laconcha (Smartlog Nest), eta hirugarren sailkatu da Alejandro Del Cid Martin (Gomur Cantabria deporte). Guztira 140 txirrindularik eman zuten izena proban, baina horietatik 66k baino ez dute lortu ibilbidea amaitzea.
Proba 08:45ean abiatu da Aizkoate elkarte paretik, eta 12:00ak aldera amaitu da, 130 kilometroko ibilbidea osatu ondoren. Txirrindulariek Abaltzisketako mendatea hiru aldiz igo behar izan dute, eta Lazkaomendi eta Urkillaga (124. kilometroan), behin.
Sailkapen guztia ikusteko sakatu hemen.













