Alex Aranburuk ezin izan dio lidergoari eutsi Baloiseko Itzuliaren amaieran
Jasper Philipsenek sailkapen nagusiko lidergoa kendu dio ezkiotarrari, eta bera izan da lasterketako garaile nagusia.
Jasper JACOBS | AFP PHOTO Gaur jokatutako azken etaparekin amaiera eman zaio aurtengo Baloiseko Itzuliari. Alex Aranburuk bi egunez jantzi du lidergoaren elastikoa, baina azken jardunaldian ezin izan dio lehen postuari eutsi. Etaparen amaieran, Jasper Philipsenek sailkapen nagusiko lidergoa kendu dio ezkiotarrari, eta bera izan da lasterketako garaile nagusia.













