Beroak ez du haurren danborrada zapuztu Seguran
Itzaletik itzalera eta uraren laguntzaz, etxeko txikienek Segurako kaleak alaitu dituzte danbor doinuekin.
Segurako kaleetan barrena egin dute ibilbidea haurrek. Haurren Eguna ospatu dute gaur Seguran, eta etxeko txikienak izan dira eguneko protagonista nagusiak. Goizetik arratsaldera haurrei zuzendutako ekintza ugari antolatu dituzte, eta arratsaldeko ekintzarik esanguratsuena danborrada izan da. Beroa dela eta, aurten ez dute ohiko geldialdirik egin plazan, eta ibilbidea egokituta, haurrek bi buelta eman dituzte Segurako kaleetan zehar.
Itzaletik itzalera eta uraren laguntzaz, etxeko txikienek Segurako kaleak alaitu dituzte danbor doinuekin, beroari aurre eginez eta festa giroa herri osora zabalduz.













