Iñaki Dorronsoro ingeniari eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari ohia hil da
Ibilbide profesional eta instituzional oparoaz gain, etxe honetako kolaboratzailea ere izan da urte luzez, Goiberri aldizkarian hainbat artikulu eta ekarpen argitaratuz.
Goiberri aldizkariko argazkia. Iñaki Dorronsoro Plazaola ataundarra zendu da 78 urterekin. Dorronsoro ingeniaria zen lanbidez, eta 2012tik 2020ra Eusko Ikaskuntzako lehendakaria izan zen. Ibilbide profesional eta instituzional oparoaz gain, etxe honetako kolaboratzailea ere izan da urte luzez, Goiberri aldizkarian hainbat artikulu eta ekarpen argitaratuz. Azken urteotan Beasainen bizi zen.
Dorronsororen gorpua Beasaingo Goierri Beilatokian egongo da bihar, astelehena, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara.
2017an, Goiberri aldizkarian elkarrizketa egin zitzaion, bere ibilbide profesionalaz, gizartearekiko konpromisoaz eta bestelako hainbat gairi buruz hausnartzeko aukera eskainiz. Elkarrizketa osoa hemen irakur daiteke:
GOIBERRI:
«Gauzak beste modu batera egin behar ditugu, Euskal Herrian zentratu»
https://goiberri.eus/2017/02/03/gauzak-beste-modu-batera-egin-behar-ditugu-euskal-herrian-zentratu/













