Aritz Elustondo, Greziara
Salonikako Paok FC taldearekin jokatuko du hurrengo denboraldian.
Aritz Elustondo futbol jokalari beasaindarrak Greziako Tesalonika hiriko Paok FC taldearekin jokatuko du hurrengo denboraldian. Hainbat hedabidek zabaldu zuten joan den astean aukera, eta gaur baieztatu du Paokek. Sare sozialetan zabaldutako bideo batean zuri-beltzez jantzita agertzen da Elustondo, 6 zenbakiarekin.
Maiatzaren 5ean zabaldu zuen Realak ez ziola ekainaren 30era arte zuten kontratua berrituko. Realean ere 6 zenbakia zuen.
Paok FC hirugarren geratu zen Greziako ligan eta Europa Leagueko klasifikazio partidak jokatuko ditu.













