Beste garaipen bat poltsikoratuta, laugarren postuan da Ampo Ordizia
16-14 galtzen zihoazela, zigor kolpearekin lortutako hiru puntuekin lortu dute garaipena.
Ampo Ordiziak garaipen berria eskuratu zuen asteburuan Madrilen jokatutako liga erregularreko hirugarren partidan: 16-17 gailendu zen Alcobendas taldearen aurka.
Lehen zatian zailtasunak izan zituen erasoak puntutan bihurtzeko, eta aurkariak 10-0 aurreratu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea, ordiziarren aurrelarien nagusitasunak partida aldatu zuen; bi entsegu eskuratuta, 13-14 aurreratu zen Ordizia, eta azkenerako 16-14 galtzen zihoazela, zigor kolpearekin lortutako hiru puntuekin lortu zuten garaipena.
Hala, sailkapenaren laugarren postua eskuratu du talde goierritarrak. Urriaren 25ean izango du hurrengo partida, etxean, Vracen aurka.













