Ertzaintza Beasainen gertatutako sexu eraso bat ikertzen ari da
Erasoa Barrendain plazan gertatu zen asteazkenean, GOIERRIKO HITZAk jakin ahal izan duenez.
Beasaingo Barrendain plaza, aurtengo uztaileko irudi batean.Laida Goiburu Ertzaintza Beasainen gertatu zen sexu eraso bat ikertzen ari da. GOIERRIKO HITZAk jakin ahal izan duenez, asteazkenean gertatu zen erasoa, Barrendain plazako komun publikoetan, tren geltokiaren ondoan. Komunikabide hau harremanetan jarri da Ertzaintzarekin, baina ez du gertakariaren informazio gehiago eskuratu ahal izan.













