Korrontziren ‘Mundua Dantzan’ emanaldia Ataunen
Oinkari eta Otsoak dantza taldeek ere parte hartuko dute emanaldian. Sarrerak eskuragarri daude Errotataundin eta Martintxon.
Korrontzik 'Mundua Dantzan' emanaldia eskainiko du Ataunen.. Korrontzik Mundua Dantzan emanaldia eskainiko du Otsoak eta Oinkari dantza taldeekin abenduaren 12an, Auzoeta Kiroldegian, 19:00etan. Otsoak dantza taldekoak «lan asko ari gara egiten» ikuskizuna prestatzeko. Horretarako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko; Errotaundin eta Martintxon.













