Lizaso eta Zubeldia Gabiriako bertso bazkarian
Igandean izango da bertso bazkarian izena emateko azken eguna. Horretarako, 617377172 telefono zenbakira deitu behar da.
Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia.Tolosaldeko Ataria Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia bertsolariak Gabiriako Osinalde elkarteko bertso bazkarian izango dira, azaroaren 28an, 14:30ean. Bazkarirako erreserba egiteko 617 377 172 telefono zenbakira deitu behar da, azaroak 22, datorren igandea baino lehen. Bazkariko txartelak 35 euro balio du.













