Maddi Iraeta margolari zumarragarrak erakusketa ireki du Juan de Lizarazu aretoan
Maddi Iraeta Irigarai artista zumarragarrak Berak badaki erakusketa ireki du Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Irekiera ekitaldian senitarteko eta lagun asko hurbildu dira eta Dizz taldearen kontzertuaz gozatu ahal izan dute. Erakusketaren baitan beste bi hitzordu ere izango dira. Azaroaren 28an eta abenduaren 5an Iraetak bi ikastaro emango ditu. Biak 10:00etan hasiko dira.














