Xabier Amuriza Xalbadorren inguruan Gerrikon
'Xalbador, bat-bateko mirakulua' kantaldia eta solasaldia eskainiko du Amurizak.
Xalbador, non hago, Urepeleko artzaina?! ekitaldia izango da Lazkaoko Gerriko Kultur Elkartean, astelehenean, 18:30ean. Xabier Amurizak Xalbador, bat-bateko mirakulua emanaldia eskainiko du. Bertsolariaren inguruan solasean eta haren bertsoak kantatzen arituko da Amuriza.













