Iparragirrek Basque Tech Summit 2026ko Gizarte Ekimenaren Saria jaso du

Berrilan enpresak antolatutako kongresuaren laugarren edizioak arkitekturaren, ingeniaritzaren eta eraikuntzaren arloko 400 profesional baino gehiago bildu zituen Anoetan.

Patxi Albisu Estensoro Iparragirre Eraikuntzak-eko zuzendari nagusia —ezkerretik bigarrena— Reale Arenan saria jasotzen, pasa den ostiralean. Iparragirre

Idiazabalgo Iparragirre Eraikuntza Lanak enpresak Basque Tech Summit 2026ko Gizarte Ekimenaren Saria jaso berri du. Sari banaketa azaroaren 20an egin zen kongresuaren jardunaldi nagusiaren ondoren, Reale Arenan ospatutako afari ofizialean.

Berrilan Basque Tech Summit goi bilerak azaroaren 19tik 21era bitartean egin ziren, eta etxebizitzaren, industrializazioaren eta sektorearen eraldaketa digitalaren inguruko erronkak izan zituen ardatz. Kongresuak Eusko Jaurlaritzaren, ADEGI-ASCONGIren eta building SMART Spain-en babesa izan zuen.

Iparragirrek ere parte hartu zuen kongresuko egitarauan, Patxi Albisu Estensoro zuzendari nagusiaren eskutik. Industrializazioari eta birgaitzeari eskainitako saioan, Eraldaketa digital aurreratua lehendik dauden eraikinen birgaitzean eta berroneratzean izeneko hitzaldia eskaini zuen.

Gizarte Ekimenaren Sariak gizartean eragin positiboa duten ekimenak aitortzen ditu, lankidetzagatik, inklusioagatik, gizarte-berrikuntzagatik eta pertsonekiko zein ingurunea hobetzeko konpromisoagatik nabarmentzen direnak.

Iparragirrek urteak daramatza lanbide heziketako ikastetxeekin, unibertsitateekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean, hezkuntza mundua eraikuntzaren sektorera hurbiltzeko, profesional berrien laneratzea errazteko eta belaunaldi erreleboa sustatzeko ekimenak bultzatzen.

Aurreko edizioetan, Arraun Lagunak (2023), GUREAK (2024) eta Fundació SALAS (2025) izan dira saridunak.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa