Gipuzkoako taldekako bola txapelketaren finala Legazpin jokatuko da igandean

Danantzako bola klubak antolatu du, eta izen bereko bolatokian jokatuko da. Legazpiko klubarentzat egun berezia izango da, Juan Pedro Agirre bolaria erretiratu egingo delako.

Legazpiko Danantzako bolatokian erabakiko da igandean, hilak 29, 09:00etatik aurrera, Gipuzkoa  Mailako Taldekako Bola Txapelketa. Aste honetan kanporaketak ari dira jokatzen oraindik, igandeko finalera iritsiko diren emakumeen txapelketako bi taldeak eta gizonezkoen txapelaren bila joango diren lau taldeak erabakitzeko.

Taldeak lau bolariz osatuta daude, eta emakumezkoetan lau aritu dira lehian, eta gizonezkoetan hamalau. Urrian eta azaroan zehar egin dituzte sailkapen faseko tiradak, horietako batzuk Goierriko bolatokietan.

Juan Pedro Agirre, agurra
Legazpiko Danantzako Kirol Elkarteak antolatu du txapelketaren final hau. Eguna berezia izango da Danantzakorentzat, Juan Pedro Agirre bolariak erretiroa hartuko duelako eta klubean zituen ardurak utziko dituelako.

Urte asko egin ditu bolatan Agirrek, eta makina bat txapelketa irabazi ditu, bakarka zein talde,a.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa