Udazkeneko lehen elurra Aizkorrin
Aizkorriko gailurreria zurituta esnatu da. Euskalmet-ek alerta laranja aktibatu du prezipitazio iraunkorragatik.
Aizkorriko gailurreria zurituta, gaur goizeko 08:00ak aldera, Lazkaomendi aldetik ateratako argazkian.Iñaki Gurrutxaga Eguraldia iragarleak esan eta esan ari ziren 1.500 metroren bueltan elurra egiteko aukera bazegoela, eta halaxe izan da. Udazkeneko lehen elurra erori da Aizkorrin, eta gailurreria guztia zurituta dago. Egunean zehar gehiago ere egin dezake.
Euskalmet meteorologia agentziak 24 orduko alerta laranja aktibatua du prezipitazio iraunkorragatik gaurko 09:00etatik biharko 09:00etara. Kantauri isurialdeko zenbait tokitan 80 litro bota ditzake metro koadroko 24 orduan, eta zaparrada handiak ez ezik, trumoi-ekaitzak ere izan daitezkeela iragarri du.











