Azken Sustraiak taldeak 'Argiak' EP berria kaleratu du
Lau abestik osatzen dute EPa: 'Kresala', 'Dona Dona Katona', 'Azken geltokia' eta 'Xaguxarrak'.
Azken Sustraiak taldea.Azken Sustraiak Azken Sustraiak Beasaingo streetpunk eta Oi! musika taldeak Argiak EP berria kaleratu du, lau abestiz osatua: Kresala, Dona Dona Katona, Azken geltokia eta Xaguxarrak. Youtube plataforman ikusgai jarri dute.
2017an sortua, 2027an 10. urteurrena beteko du taldeak, eta kontzertu batekin ospatuko du urtemuga. Urtarrilaren 23an egingo dute, Tolosan, Bonberenean. Sarrerak agortu dira jada. Durangoko Azokara ere eramango dute material berria.













