Komunikazioa eta ahalduntzea lantzeko tailerrak Jabekuntza Eskolan
Abenduan eta urtarrilean eskainiko ditu Aran Erasun coach pertsonalak, Jabekuntza Eskolan. Abenduaren 3an izango da aurrena.
Abendua eta urtarrilean zehar ‘Gure plazak hartu’ komunikazio trebakuntza eta ahalduntzea tailerra eskainiko da Ordizian. Jabekuntza Eskolaren eta udalaren arteko lankidetzaren bitartez antolaturiko jarduera da eta Aran Erasun Urtzelaieta coach pertsonala arduratuko da saioak gidatzeaz.
Asteazkenetan izango dira, eta abenduaren 3an izango da aurrena. Datozenak, berriz, abenduaren 10ean, 17an, urtarrilaren 7an eta 14ean izango dira, Jabekuntza Eskolan bertan.
Bertan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko dute herritarrek, udalak haren webgunean zabaldu duen izen-emate orrian erregistratuta. Informazio gehigarria ere jarri dute herritarren eskura, jabekuntzaeskola@ordizia.eus helbidera jota.













