Ormaiztegiko festei kolorea, mozorrotuen umorez
Ander Deunaren jaietako bigarren larunbatean, mozorrotuen festa ari dira ospatzen.
Ormaiztegiko kaleak eta plaza aldea kolorez eta kuadrillen arteko juntadizo umoretsuz hornitu da, gaur. Ander Deunaren jaietako bigarren larunbata, ohikoa den bezala, mozorrotzeko hartu dute. Jundajo txarangaren aireetara, plazan elkartu dira lagun talde, kuadrilla eta norbanakoak. Zubipe kiroldegian jarraituko du festak, 560 lagunek bazkalduko baitute han. Iluntzekoak han segituko du, mozorro lehiaketako sari banaketa eta musika tarteko.













