Hemen dira Gabonak!

Atzo (ostirala) Gabonei hasiera eman zitzaien Urretxun eta Zumarragan. Urretxun ilundu bezain laister piztu zituzten argiak. Aurten udalak Gabonetako argien aurrekontua bikoiztu du eta berrikuntza aipagarriena bidegorriko tximiniaren argiztatzea da.

Zumarragako Udalak hainbat ekitaldi antolatu zituen Gabonetako argien piztearen inguruan. 17:00etatik 19:00etara hainbat jarduera izan ziren gizarte arloko elkarteen eskutik: Esku Hutsik elkartekoekin txapak egin zituzten, Gipuzkoako Itxaropen Telefonokoekin besarkaden jokoa eta Aspacekoekin saskiak. 18:30ean txokolatea banatu zuten Azokako arkupeetan. Ilara plazaren alde batetik bestera iritsi zen. 19:30ean Gaboneko argiak piztuko zituzten. Aurten, Zumarragako Pertsona Nagusien Kontseiluko kideek eta Haur eta Nerabeen Kontseiluko kideek piztu dituzte. Bukatzeko, musika eskolako kantu taldeak emanaldia egin zuen.

Bi-Tartean merkatari elkarteak ere bi ekitaldi antolatu zituen: 16:00etatik 19:00etara txu-txu trena bi herrietako kaleetan ibili zen eta 20:15ean Ainhoa&Jon bikoteak Gabonetako kantak eskainiko zituen Areizaga-Kalebarrenen.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa