Legazpiko Udaleko euskara zerbitzuak antolatuta, euskarazko joko nahiz jolasen erakusketa egin dute. Erakusketaz gain, haurrak zein gurasoak jolastera gonbidatu dituzte Gazte Txokoko jardueran.
Igandean txokolate jana eta karaokea egingo dituzte 17:00etatik aurrera
Zumarragako Antonino Oraa kaleko Gazte Txokoan 6 eta 12 urteko haurrak hartzen dituzte astegunero. Umeekin zuzenean egiten duten lanaz gain, haurren inguruarekin hartu emana izatearen garrantziaren jakitun dira. Hori dela eta, eskolekin nahiz bestelako eragilerekin ekintzak egiten dituzte, baita gurasoekin ere. Gaur, 15:00etatik aurrera, bi hilean behin gurasoekin egiten duten foroari segida emango diote; oraingoan, etxeko lanak izango dituzte hizpide. Foroak ordu eta erdi iraungo du.