Eguerdian sinatu du beasaindarrak 2017ko ekainera arteko kontratua Bilboko taldearekin
http://youtu.be/87o22BmB1Cw Reala egiten ari den denboraldi onaren seinale izango da agian, baina ilada luzeak sortu dira gaur arratsaldean, Realeko jokalarien sinadura ekitaldian. Beasaingo banketxe batek antolatuta, Gorka Elustondo eta Antoine Griezmann jokalariak etorri dira; haiek iristerako jendez gainezka zegoen bulegoa eta haren ataria. Beasaingo umeak zain zeuden ordurako, Realeko kamisetak soinean eta bi jokalarien argazkiak eskuan zituztela. Gaztetxoekin taldeko argazkia atera eta argazkiak, posterrak eta kamisetak sinatu dituzte.
Ekainaren 30ean amaitzen du kontratua Realarekin, baina talde txuri-urdinean ez jarraitzeko erabakia jakinarazi dio gaur bertan beasaindarrak.