Nahia Garridok Mediterraneoko Jokoetan lehiatuko du
Gaur izango du lehen hitzordua, 200 metro bizkarreko proban. Bigarren proba, berriz, datorren asteartean, abuztuaren 25ean.
Taranton jokatuko dira Mediterraeoko Jokoak. Nahia Garrido igerilari urretxuarra Mediterraneoko Jokoetan lehiatuko da gaurtik abuztuaren 25era bitartean, Taranton (Italia). Garridok Espainiako selekzio absolutuarekin hartuko du parte nazioarteko txapelketa honetan.
Gaur izango du lehen hitzordua, 200 metro bizkarreko proban. Bigarren eta azken proba, berriz, datorren asteartean, abuztuaren 25ean, jokatuko du, 100 metro bizkarrekoan.
Garridok azken urteotan hainbat marka esanguratsu lortu ditu. Euskadiko bizkar igeriketako 200 metroko proban errekorra hautsi zuen azaroan, igerileku motzeko Espainiako txapelketan. Horren aurretik, txapelketa berean, 18 urtekoen Espainiako errekorra eta Euskadiko errekor absolutua hautsi zituen, bizkar igeriketako 50 metroko proban.













