Azken urte gehienetan probak izan duen ibilbidea berreskuratuko dute, Abaltzisketa bost aldiz igoz eta Altzo bitan
http://youtu.be/Vm2EXPkLW6U Azken unean, Luis Leon Sanchezi aurre hartu eta helmugan sartzen lehena izan da Gorka Izagirre txirrindulari ormaiztegiarra, honekin hirugarren aldiz Ordiziako Klasikoa irabaziz. Helmugara gerturatu arte aurretik zihoazenen artean joan ez bada ere, azken kilometroetan indar hartu eta lehena iristea lortu du. Helmugan zituen lagun eta ezagunek pozarren egin dute txalo, hirugarren garaipena ospatuz.