Agautz eta Sastarri elurretan
Ekaitzaren ostean barealdia etorri oi da, eta pasa den asteko eguraldi beltzaren ondoren, asteburua mendira joateko aprobetxatu dute askok eta askok. Horixe da hain zuzen ere Mikel Albisu lankideak egin duena. Ataungo Urkillagatik abiatuta, Agautz eta Sastarriko gainetara joan da oinez, bidean paisaia ederrak bilatuz.













