Aizkorriko korrikalarien irudi ikusgarriak
Zegama-Aizkorri mendi maratoiak irudi ikusgarriak uzten ditu urtero. Eguraldia kontrakoa denean ordea, irudi horiek ‘epikoak’ bihurtzen dira. Horixe da Ikusklik ekoiztetxeak egin duen bideoak erakusten duena; korrikalarien neke eta ahalegin aurpegiak, baldintza gogorrak eta zaleen babesa bildu dituzte, Sancti-Spiritun nahiz Aizkorriko gailurrerako bidean hartutako irudi ikusgarrien bilduma honetan.













