"Aizu! Baratza bat nahi al duzu?"
“Aizu! Baratza bat nahi al duzu?”. Esaldi horrekin hasten da Ormaiztegiko Udalak herri baratzeak eskatzeko egin duen iragarkia. Bideo batean, baratza horietako bat eskatzeko herritarrek eman beharreko pausoak zehaztu diztute. Baratza bizitza da lemapean, herritarrak animatu nahi dituzte, baratza bat jarriz, norbere produktuak ekoitzi eta bizitza osasuntsuago bat eramateko.