Barandiaranen leku kuttunetan dantzan
Joxemiel Barandiaran ikerlari ezaguna hil zeneko 25. urteurrena dela eta, Ataungo Otsoak Dantza Taldeak omenaldia egin nahi izan dio. Horretarako, Barandiaranen txoko kuttunetara jo eta bertan dantza egin dute. Irudi guztiekin, bideo dotorea osatu dute gainera; gaur aurkeztu dute herritarren aurrean.
Besteak beste, Ataungo Sara etxea, Perunezahar baserria, San Gregorioko eliza, Usuela gaina, Aralarko Argarbi eta Jentilarri, Sarako Ibartsoroberri eta Bidarte etxeak, Sarako eta Santimamiñeko lezeak, Bernoko dantzalekua eta Jentilbaratza agertzen dira bideoan.













