Beasaingo merkatariek #HappyBeasain bideoa grabatu dute eta lehiaketak egingo dituzte
Goierriko Hitza
Goierri
Beasaingo Bareak Merkatari Elkarteak bideo bat grabatu du elkarteko 70 kiderekin. Pharrell Williamsen Happy abestia dantzatzen azaltzen dira elkarteko kideak euren denda edo tabernetan. Dagoeneko ikusgai dago Bareaken Facebookean eta Youtube.
#HappyBeasain izena jarri diote bideoari, eta badu azalpena: Abesti berberarekin munduko hiri ezberdinetan grabatu dituzte bideoak, eta #HappyNewYork, #HappyBilbao, #Happy Madrid izena eta traola jarri diete hauei, banatzeko. Beasaingo herria eta bertako establezimenduak promozionatu nahi dituzte honen bidez.
Lehiaketa
Bideo honen harira, Bareakek lehiaketa bat antolatu du. Egunero erronka/galdera ezberdin bat jarriko dute Bareaken Facebookean bideoari buruz, eta asmatzen duenak 30 euroko balea irabaziko du. Asmatzaile bat baino gehiago baleude, hauen artean zozketa bat egingo dute. Guztira bost galdera egingo dituzte eta 150 euro banatuko dituzte.
Bareakekoek azaldu dutenez, “ekintza borobiltzeko eta paiasaia alaitzeko”, Bareak elkarteko dendari eta tabernariei #HappyBeasain txapa haundiak banatu dizkiete, eta Bareakeko lorontzia irrifarre batekin janztera animatu dituzte, loreekin, pegatinekin eta abar.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.