Carlos Mediavilla saritu dute Frantzian, Ordiziako errugbi taldearen argazki batekin
Urte asko daramatza Carlos Mediavillak argazkilaritzaren munduan, eta ibilbide horretan, hainbat sari ere jasoak ditu. Duela gutxi izan du beste baten berri. Ampo Ordiziako jokalariei ateratako argazki bat saritu diote, Frantziako Albi hirian egiten den lehiaketa batean. Saritutako argazkian, Joanes Aierbe ordiziarra ageri da, lokaztuta, taldekideekin hizketan. Irudiko egunkari honetan ere argitaratu dute argazkia.













