D-Pintxos taldearen bideoklip berriaren aurrerapena
D-Pintxos talde legazpiarra eskenatokietatik kanpo egon da hainbat hilabetez, bi kidek taldea utzi eta gero, atsedena hartzea erabaki baitzuten. Dagoeneko ordea, ari dira itzulera prestatzen, eta egunotan, Legazpiko jaietan joko dutela iragarri dute. Bien bitartean, beraien bideoklip berria izango den Izan gaitezen abestiaren aurrerapen bat igo dute Youtubeko kanalera.













