Emusik 2016 jaialdirako kanta egin du Garazi Zabaleta beasaindarrak
Datorren urteko maiatzean, Emusik 2016 Europako Musikari Gazteen jaialdia egingo dute Donostian. Hiru egunez, Europako herrialde ezberdinetako milaka musikari gazte elkartuko dira bertan, eta mila kontzertutik gora egingo dituzte. Jaialdi hori girotzeko, Musikatu bizia abestia egin du Garazi Zabaleta beasaindarrak; bideoklipa ikusgai da dagoeneko.
Bideokliparen aurkezpenean Mikel Mate Donostiako Musika eta Dantza Eskolako zuzendariak azaldu zuenez, kanta horren “estreinu mundiala” maiatzaren 9an egingo dute, Europaren Egunean. Juan Jose Oconen zuzendaritzapean, 5.000-6.000 musikarik joko dute zuzenean, Anoeta estadioan. Saio hori, datorren urtean egingo den jaialdiko inaugurazio ofizialaren entsegu orokorra izango da.













