Esperanza Aguirreren jatorri goierritarra
Ahoa bete hortz geldituko ziren asko atzo, Esperanza Aguirre politikari madrildarraren jatorriaren berri izanda. Lehen abizenetik euskal jatorria izan zezakeela pentsa bazitekeen ere, amaren aldetik letorkioke benetako jatorri euskalduna, eta ez nolanahikoa gainera. ETB2 telebista kateko Todos los apellidos vascos saioak, Aguirreren genealogia eta jatorria aztertu zituen. Haien ikerketak, nora eta Ezkio-Itsasoko Sarriegi baserriraino eraman zituen, XVII. mendera. Horrez gain, bere abizenen artean, Goierrin ohikoak diren Irastortza eta Goiburu bezalakoak ditu, besteak beste.













