Euskaraz aritzeko eskea
Change.org plataformaren bidez, guztira 27.003 pertsonen sinadura bildu dira sarean Apple enpresari bere zerbitzuak euskaraz ere eman ditzan eskatzeko. Iparra.net proiektuaren gidari Xabier Martinek abiatutako egitasmoa da eta arrakasta zabala izan du Interneteko erabiltzaileen artean. Sinadurak eta erabiltzaileek utzi dituzten iruzkinak inprimatu eta postaz bidali dituzte, hau da, fisikoki pakete batean bidali dira. Guztira 830 orritan jaso dira sinadurak, bi aldeetatik, 142 iruzkinekin batera. Orain, Applek eskariari erantzuten ote dion ikusteke dago.
Sinadura bilketan parte hartu ez arren, Lakuak hitz eman zuen bere kabuz eskatu ziola Apple-i zerbitzuak euskaratu zitzan.
Euskal Herriaz gain, beste hainbat herrialdeetako sinadurak jaso dituzte: Afghanistan, Albania, Andorra, Argentina, Australia, Austria, Azerbaijan, Barbados, Belgium, Bolivia, Brazil, Cambodia, Canada, Chile, China, Colombia, Costa Rica, Croatia, Cuba, Ecuador, Finland, Alemania, Grezia, Guatemala, Hong Kong, India, Indonesia Irlanda, Israel, Italia, Japon, Kenya, Malta, Mexico, Zelanda Berria, Nicaragua, Panama, Paraguay, Peru, Polonia, Portugal, Qatar, Romania, Russia, Samoa, Singapore, Slovakia, Tailandia, Turkia, Uruguai, Venezuela eta Sahara.














