Lazkaon sortutako Fumut musika taldea Banden Lehian parte hartzen ari da. Azkue fundazioak sortutako lehiaketa honek, “euskarazko musika sustatzea du eta talde berriei hauspoa ematea” du helburu. Aurreneko fasean, aurkeztutako taldeek Internet bidez jasoko dituzte botoak. Boto gehien jasotzen dituen taldea, zuzenean sailkatuko da finalerako. Beste hiru talderen izenak, epaimahaiak aukeratuko ditu. Finala berriz, zuzeneko saio bat izango da, azaroaren 25ean, Bilborrock aretoan.
Fumut taldea Lazkaoko eta Ordiziako lau gaztek osatzen dute. Hasieran bertsioak egiten hasi ziren, baina laster ekin zioten beraien kantu propioak sortzeari. Hainbat estilo nahasten dituzte, hala nola rock, fuzz, stoner… Hainbat urtez kontzertuak egiten aritu eta gero, aurtengo udaberrian estudioan sartu ziren Karlos Osinaga (Txap) teknikariarekin, beraien lehen diska izango zena grabatzera. Lan hori, irailean atera zuten argitara.
Taldearen inguruko informazio gehiago eta hiru kanta entzuteko aukera dago Banden Lehia lehiaketaren webgunean. Botoa ere bertan eman daiteke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.