Gipuzkoako herri guztiak, GipuzkoAround bideoan
Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren barruan, Irungo lau gaztek bideo berezi bat osatu dute; Gipuzkoako herri guztiak zeharkatu dituzte, bakoitzean irudi bana hartu eta denen artean bideo bat osatuz. GipuzkoAround izena jarri diote egitasmoari; atzo zabaldu zuten bideoa eta dagonoeneko, 5.000 ikustalditik gora ditu Youtuben. Bideoan, txalaparta, dantza eta doinu herrikoiez lagunduta, Gipuzkoako 89 herri, horietatik 23 Goierrikoak (Itsaso barne), agertzen dira.













