Giza-katearen abestia, doinu eta erritmo berriz
Hormak eta harresiak ez ditugu maite. Hala zion Gure Esku Dagok 2014an Iruñea eta Durango arteko giza-katea girotzeko egindako abestiak. Dozenaka euskal abeslarik parte hartu zuten grabazioan.
Orain, ekainaren 10ean Bilbo, Donostia eta Gasteiz lotuko dituen giza-katea girotzeko, doinu eta erritmo berriz jantzi dute abesti hura. Aneguria eta La Basu rap kantariek egin dute moldaketa, hip-hop eta ska doinuak uztartuz. Bideoan, abeslari horiez gain, hainbat dantzarik ere parte hartu dute.