Goierri Athletic zale
Azken urteetan jokatzera iritsi den laugarren finala zuen Athleticek atzokoa, eta berriro ere saririk gabe itzuli dira etxera. Lan zaila zuten aurretik bizkaitarrek eta Bartzelonaren joko bikainaren aurka galdu egin dute Kopako finala.
Emaitzak emaitza, giro bikaina piztu zuten Euskal Herritik Bartzelonara joandako milaka herritarrek. Tartean, asko ziren goierritarrak. Atzokoan, Athletic zaleek zuri-gorriz jantzi zuten egun batez Goierri ere. Ordiziako Fray Andres ere hala esnatu zen atzo goizean.














