Goierri Ezagutzen zikloturista martxa iruditan
Pasa den asteburuan egin zuten Goierri Ezagutzen zikloturista martxa Ordizian. Goierrin barrena bi ibilbide antolatu zituzten, bata 122 kilometrokoa eta bestea 88koa, eta guztira, 219 lagunek parte hartu zuten. Antolakuntzak bideoa egin du orain, ibilbidean zehar hartutako irudiekin.













