
Facebook sare sozialetan 4.000 jarraitzaile izatera iritsi zen
Goierriko Hitza, eta hilabete batzuen buruan, beste muga bat gainditzea lortu du, 5.000 jarraitzaileko langa pasata. Etengabe hazten doa eskualdeko egunkariak sare sozialetan duen jarraipena, eta hori, albisteek duten partekatze eta erreakzio kopuruan ere antzematen da, eta nola ez, baita webguneko bisitetan ere. Egun, webgunera datorren trafikoaren %61 sare sozialetatik dator, eta kopuru horren %93 Facebooketik.
Izan ere, irakurleen ohiturak asko aldatu dira azken urteotan. 2011. urtean, webgunera sartzen ziren bisiten %99,78 mahai gaineko ordenagailutik sartzen zen. Egun, ordea, %9 besterik ez dira ordenagailutik sartzen direnak; gehiengo nagusia, %88,3, sakelako telefonotik sartzen da albisteetara.
2005ean egin zuen
Goierriko Hitzak Interneterako jauzia, eta 2008az geroztik, Twitter eta Facebook sare sozialetan ere badago. Egungo komunikabideen eta informazioaren kontsumoaren joerak ikusita, gero eta garrantzia handiagoa du sare sozialetan presentzia izateak. Izan ere, urtetik urtera gero eta gutxiago dira webguneetara zuzenean sartzen diren erabiltzaileak, eta gehiago albisteetara sare sozialen bidez sartzen direnak.