Goierriko sagardoa, Kataluniako telebistan
Goitur turismo agentziak gonbidatuta, Helena Garcia Melero TV3 telebista kateko kazetaria Ataunen izan zen urtarrilean, Goierriko txotx denboraldiaren irekiera ekitaldian. Orain, ekitaldi hari aipamena egin dio kazetari katalanak bertako telebista publikoan aurkezten duen Divendres saioan. Goiko irudian klikatuta edo hemen ikus daiteke bideoa (6:15 minututik aurrera).













