Harri zatiak erori dira bidegorrira Aizpurutxon
Urretxu eta Azkoitia harteko bidegorriko tuneletako batean harriak erori dira bidegorrira eguerdian. Jende asko ibiltzen da paseoan edo bizikletan inguru horretan, baina inork ez du minik hartu. Gipuzkoako Foru Aldundiko langileek kendu dituzte harri zatiak bidegorritik.














