'Herri Txiki'-n igandean emango dute Gabirian grabatutako saioa
GABIRIA // Euskal Telebistak igande gauean emitituko du Gabiriari eskainitako saioa Herri txiki, infernu handi programan (ETB1en, 22:00etan). Martxoaren 22an grabatu zuten bakarrizketa-saioa, frontoian.
Euskal Telebistak igande gauean emitituko du Gabiriari eskainitako saioa Herri txiki, infernu handi programan. Martxoaren 13an grabatu zituzten erreportajeak, eta 22an zuten bakarrizketa-saioa, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleekin, eta Sebastian Lizaso bertsolariarekin. Igandean emango dute saioa, 22:00etan hasita, ETB1en.