HITZA-ren txapelak, Donostiako danborradan
San Sebastian eguna ospatzen ari dira gaur donostiarrak. Bart goizaldetik hasita, danbor hotsek astindu dituzte Konstituzio plaza eta inguruko kaleak. HITZAk ere parte hartu nahi izan du festa horretan, eta Irutxuluko Hitzako lankideek, euskarazko komunikabidearen logoa daramaten txapelak atera dituzte. Harrera ona izan du egitasmoak, eta dozenaka herritarrek jantzi dute txapela, festarekin eta euskararekin bat eginez.













