Huntza taldeak Aspanogiren aldeko bideoklipa grabatu du
Huntza musika taldeak eta Gu Ta Gutarrak saioko kideek Aldapan gora abestiaren bideoklip berria grabatu dute, Aspanogi elkartearen alde. Minbizia duten haurren guraso elkartea da Aspanogi, eta Donostia Ospitaleko onkologia sailean dauden haurrekin eta ospitaleko langileekin batera egin dute grabazioa.
Huntza taldearen eta Aspangi elkartearen arteko harremanak jarraipena izango du gainera; izan ere, Huntzak bi abesti berri grabatuko ditu, eta haiekin lortutako irabaziak minbizia duten umeei laguntzeko izango dira.













