Irakurri, gozatu eta oparitzeko kanpaina
Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina egiten ari dira Goierriko hainbat herritan. Lazkaon, Ordizian eta Zaldibian errepikatu egingo dute esperientzia, eta aurten, Legazpi ere batu zaie. Liburutegitik liburu bat hartu eta fitxa bat betetzen duenak, %35era arteko deskontuak izango ditu, beste liburu bat erosi eta norbaiti oparitzeko. Kanpaina honen nondik norakoak azaltzeko bideoa egin du Euskaltzaleen Topaguneak.













