Euskararen transmisioari buruzko bideoa asteazkenean aurkeztuko dute
Urretxu eta Zumarragako udalek Euskara, bihotzetik ahora bideoa egin dute. Kike Amonarriz aurkezle ezaguna eta herritarrak dira protagonistak. Helburua euskararen erabilera bultzatzea da. Bideoa datorren asteazkenean aurkeztuko dute, 19:00etan, Labeaga
The post Kike Amonarrizekin grabatutako euskararen transmisioari buruzko bideoa, asteazkenean aurkeztuko dute appeared first on Otamotz.
Urretxu eta Zumarragako udalek
Euskara, bihotzetik ahora bideoa egin dute. Kike Amonarriz aurkezle ezaguna eta herritarrak dira protagonistak. Helburua euskararen erabilera bultzatzea da. Bideoa datorren asteazkenean aurkeztuko dute, 19:00etan, Labeaga aretoan. Egitasmo hau euskararen transmisioaren gaia lantzeko sortu da. Urretxu eta Zumarragako euskararen egoera, historia, herritarren bizipenak eta gurasoentzako aholkuak jaso dituzte.
Aurkezpen ekitaldian Amonarriz bera egongo da. Emanaldiaren ondoren, solasaldi bat egingo dute bi herriotako hainbat gurasorekin. Iñigo Cantero, Ruth Florencio, Maria Jordana, Idoia Luzuriaga, Eva Miguelez eta Inma Torresek parte hartuko dute. Moderatzaile lana, berriz, Eguzkiñe Plazaolak egingo du. Solasaldiko parte hartzaileak egoera oso ezberdinetatik datoz, baina guztiek euskararen aldeko urratsak eman dituzte. Labeagara joaten direnek euskararen familia transmisioaren inguruan hausnartzeko eta elkar animatzeko aukera izango dute, beraz.
The post
Kike Amonarrizekin grabatutako euskararen transmisioari buruzko bideoa, asteazkenean aurkeztuko dute appeared first on
Otamotz.