Legazpi eta Ezkio-Itsaso, gaur 'No es país para sosos' telebista saioan
Gaur Legazpiko plaza eta burdinola eta Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserria azalduko dira ETB2ko No es país para sosos saioan. Mirandaolan, Ramon Roteta aurkezlea olagizonez jantziko da eta Olapintxoa prestatuko du. Plazan, berriz, gin-tonic bat prestatuko du Xarpot tabernako Mikel Canterorekin. Ondoren, Igartubeiti baserria bisitatuko du eta Zumarragako Kabia jatetxeko Juanma Hurtadorekin arituko da. Saioa 22:30ean hasiko da eta Zarautz, Loiola eta Trenaren Museoa ere bisitatuko dituzte.













