Leharrei mendi lasterketak badu spota
Aurten hirugarren urtez jokatuko dute Gabiriako Leharrei mendi lasterketa, Goierri Trail Koparako puntuagarri dena. Eguna ere jarria dute dagoeneko; apirilaren 14an izango da, 09:30ean hasita.
Parte hartu nahi dutenentzat, zabalik dago izena emateko epea; Kirolprobak webgunean apuntatu behar da.