Mendizale goierritarrek Cho Oyura egindako espedizioaren dokumentala, ikusgai
Pedro Garcia, Xabier Urrate eta Oier Plazaola mendizale goierritarrek joan den urriaren 2an zapaldu zuten Cho Oyu (8.201 m) mendiaren gailurra. Han grabatutako irudiekin, Jainkosa turkesa dokumentala osatu du orain Gattiken ekoiztetxeak. Urretxuko Mendi Astean aurkezpena egin ondoren, dagoeneko ikusgai jarri dute sarean.













