NAN jaurtiketa txapelketa egingo dute abenduak 6an Beasainen
Ernaik eta IAk egun osorako egitaraua prestatu dute 'Jai egun arrotzei intsumisioa!' lemapean
Egun osoko egitaraua izango dute etzikoa. 10:30ean Arranon elkartuko dira mural pintaketari ekiteko. 14:00etan bazkaria izango dute Arranon, eta behin indarrak hartuta, arratsaldeko 17:30ean NAN jaurtiketa txapelketa egingo dute Bideluze plazan. Txapelketako saria bi lagunentzako afaria izango da Arranon. Behin txapelketa amaitutakoan triki-poteoa egingo dute gazteek, Arrano hasita.Ekintza hauetan parte hartzeko deia egiten diete antolatzaileek gazte guztiei: “Kateatzen gaituen Konstituzioari, desobedientzia!”.














