Senegalgo haurrak Goierri Futbol Taldeko kamisetekin
Sarean zabaltzen ari den bideo batean, Senegalgo gaztetxo batzuk ageri dira, “Gora Zegama!” oihukatzen. Baina nolatan?
Goierri Futbol Taldearen ekimen bati esker izan da. Taldeko “ekipazio historikoa” bidali baitute Senegalgo Thiara herrixkara, bertako futbol taldeko gaztetxoek erabili dezaten. Sorpresa handia izan da beraientzat, hainbeste zein bideo hau bidali dieten, esker on moduan.
Goierri Futbol Taldea 2007. urtean sortu zen, Segura Kirol Elkarteak eta Zegamako Aizkorri Futbol Taldeak bat egin zutenean.…eta bai! "Gora Zegama!" oihukatzen dute. @goierriHitza@GARA_jiturria@GITBinfo @diariovasco pic.twitter.com/gNCg02Us8G
— GFT (@goierrifutbol) January 22, 2018













